Eraikina - Bilboko Aste Santuko Pasoen Museoa

Go to content

Main menu

Eraikina

Bilboko aste santuko pasoen museo eta penitentzial kofradien anaidiaren egoitzak biltzen dituen eraikuntza, nabarmentzeak merezi du, ez bere estetikagatik, baizik eta bere historiagatik. Bilbo hiriaren alde zaharraren erdian kokatuta dago, neoklasiko egikera dauka eta XVIII. mendekoa da. Interes kulturalduneko eraikuntza kontsideratuta dago.

Bere egitura nagusia harrizkoa da, atarte antzerako gune zabal batekin, eta goi solairura igotzeko eskailerarekin. Egurrezko gainaldea berregina izan zen. Ardo alondegia izateko ideiarekin eraiki izan zenez, ate handi bat dauka, nondik karroak sartzen ziren. Denboraldi batean ikaztegi bat izan zen. Gero, astoak alokatzen ziren lekua bihurtu zen, hortik datorkio "la Burreria" goitizena eraikuntzari.

XX. mendearen denboraldi garrantzitsu batean, eraikuntzak abandonatuta egon zen, 90. hamarkada arte, non anaidiaren ekimenarekin, paso biltegi modura birmoaldatzea erabaki zen -1.998 urtetik- eta gero eduki pedagogi bat emateko intentzioarekin, museo bezala sortzen da. Azkenean, 2.001eko maiatzak 7an zabaldu zen museo hau, autoritate zibil eta erlijiosoen presentziarekin.

 
Back to content | Back to main menu